Ongi etorri
Fermiñeneara
Zubietako herrian kokatutako landetxea
Erosotasuna
Baserri tipiko batean
Zubieta, gure herria
Ingurune ikusgarri honek mila aukera eskaintzen dizkizu

ONGI ETORRI

Fermiñenea landetxea Zubietako herritik 900 m-tara kokatua dago, Zamarbide auzoan. Baserria bertako etxeen adibide tipikoa da eta guztiz zaharberritua izan da. Zer esan inguruneaz… paregabea, mendi, erreka eta basoz inguratua.

ZERBITZUAK

Etxe mota: landetxea
Alkilerra: etxe osoa
Tokia: 8 + 1 pertsona
Kokapena: herritik hurbil
Hizkuntzak: euskara eta gaztelera
Wifi: bai
Animaliak: onartzen dira

ETXEA

  • 4 logela: matrimoniozko bat + 3 bikoitz + supletoria
  • 2 komun: bata dutxarekin eta bestea bainerarekin
  • Sukaldea lurreko-suarekin
  • Egongela telebistarekin
  • Terraza mobleztatua bista ederrekin
  • Aterpe mobleztatua barbakoarekin

INGURUA

Zubietako herria Leurtzako urtegietatik oso hurbil dago. Bertizko Parke Naturala eta Urdazubi eta Zugarramurdiko lezeak ere aukera onak dira bisitatzeko. Aukera gehiago ikusi hemen.

ZUBIETAKO IÑAUTERIAK

joaldun izenekoek egiten dituzten segizio ikusgarri eta zaratatsuengatik, joaldunen janzkera bitxiarekin eta bizkarrean daramaten joare parea erritmo binarioaz jotzen dutenean. Astelehenan Zubietako joaldunak bere herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak. Ituren eta Zubietako joaldunen segizioa antzinatik ospatzen da, lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, eta frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen. Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun eta Interes Turistikoko Festa izendapena dute Nafarroako Gobernuaren eskutik.

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar