INGURUA
ARGAZKIAK
ZUBIETA
Zubieta Nafarroako Iparralde hezean kokatuta dago, aintzinako Santesteban de Lerin bailararen barruan. Gaur egun, bailara honi Malerreka deitzen zaio. NA-170 errepidean aurkitzen da, Lekunberri Donezteberekin lotzen duena.
Hirigunetik kanpo dauden bost auzo ditu herriak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa eta Sarekota. Topografikoki, ugalderaino jaisten den mendi-mazelan kokatua dago Zubieta. Herriaren itxura ez da oso argia, baina ikusirik hirigunean biltzen direla Udaletxea, plaza eta frontoia, esan daiteke izar forman eraikia izan zela.
ZUBIETAKO IÑAUTERIAK
Joaldun izenekoek egiten dituzten segizio ikusgarri eta zaratatsuengatik, joaldunen janzkera bitxiarekin eta bizkarrean daramaten joare parea erritmo binarioaz jotzen dutenean. Astelehenan Zubietako joaldunak bere herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak.
Ituren eta Zubietako joaldunen segizioa antzinatik ospatzen da, lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, eta frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen. Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun eta Interes Turistikoko Festa izendapena dute Nafarroako Gobernuaren eskutik.
MALERREKA
Haran honetan dago Leurtzako urtegia (Urrotz), baita Ituren eta Zubietako herriak, tradizioz betetako iñhauteriengatik ezagunak. Gainera, Zubietako Errotak eta Donamariako Dorreak bisita gidatuak eskaitzen dituzte.
BERTIZARANA
Oieregi, Narbarte eta Legasa herriek osatzen dute, eta parkeaz gain, Narbarteko herrian Lakoizketa botanikariaren sortetxea aurkituko dugu.
BAZTAN
El bucólico Valle de Baztán lo forman 15 preciosos pueblos de entre los cuales los lugares más visitados posiblemente sean el Mirador de Baztán (Ziga), el Museo Etnográfico Jorge Oteiza y el Palacio Arizkunenea (Elizondo), el Museo Santxotena (Arizkun), el Molino de Amaiur (Amaiur) y la Cascada de Xorroxin (Erratzu).
XARETA
Iparraldeko muga berberan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako lezeak, Sorginen Museoa, Laruneko trena eta Dantxarineako alderdi komertzialak bisitatzen ahal ditugu.
BORTZIRIAK
Etxalarko Usategia -herri honetan sortu zen Bizeteko Carmen-, Infernuko Errota, Lesakako herria -Benezia ttikia bezala ezagutua-, Itzea -Pio Barojaren etxea- Beran, eta San Juan Xarreko Santutegia Igantzin.
ZER IKUSI / ZER EGIN
Ondare naturala
Ondare kulturala
Lezeak
Museoak
Bestak
- Bertizko parkea (Oieregi)
- Xorroxingo ur saltoa (Erratzu)
- Baztan Abentura Park (Tirolina, penduling…)
- Leurtzako urtegia (Urroz)
- Bidasoako bide berdea
- Golf Lizason (Ultzama)
- Zaldi itzuliak (Ordoki Zalditegia, Arizkun)
- Done Jakue bidea
- Onddoaren ibilbidea (Elgorriaga)
- San Juan Xar erreserba naturala
- Infernuko errota (Lekaroz – Etxalar)
- Bertiz Jauregia (Oieregi)
- Erreparatzeako zubia (Oieregi)
- Arizkungo konbentua
- Amaiurko monumentua
- Iruritako Jauregia (bisita gidatuak)
- Donamariako dorrea
- Lesakako dorrea
- Arizkunenea (Elizondo)
- Sorginen museoa (Zugarramurdi)
- Urdazubiko monastegi eta errota
- Baztango museoa (Elizondo)
- Santxotena parke-museoa (Arizkun)
- Zubietako errota
- Zubieta eta Iturengo iñhauteak
- Herriko bestak, Ama Birgina (abuztuak 14-18)
- Euskaren eguna, urriko lehndabiziko asteburua
- Baztandarren Biltzarra (uztaila bukaeran, Elizondo)
- Arizkungo iñhauteak
- Urriko feriak (Elizondo)
- Udaberriko feria (Elizondo)